Laneko istripu

langile batek, lanean ari dela edo lanaren ondorioz, jasaten duen gorputzeko lesioa
Lan-istripu» orritik birbideratua)

Laneko istripua edo lan-istripua[1] langileak besteren kontura egindako lanean, edo lan horren ondorioz, nozitzen duen gorputzeko lesioa da. Barnean sartzen dira bizileku eta lantokiaren arteko bidean izandakoak ere.[2] Lan-istriputzat hartuko da, halaber, sindikatu-eginkizunean ari zela gertatutakoa, langilea sindikatu-baimenean egon arren, baldin eta istripua eginkizun hori betetzeko gertatu bada. Era berean, laneko istriputzat hartuko da jolas-, kirol- edo kultura-jarduerak egiteagatik gertatzen dena, enplegatzailearen edo enpresa erabiltzailearen kontura edo haren ordezkari gisa jarduten denean, misioan dauden aldi baterako zerbitzuetako enpresetako langileak direnean.

Erik Henningsenen 'Langile zauritua'

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Laneko Segurtasuna Hiztegia] [2012] eta [Aseguruak Hiztegia] [2019]
  2. Euskalterm: [Jurisdikzio Soziala Hiztegia] [2020]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.