Lanaren zatiketa
Lanaren zatiketa ekonomian eta ekoizpen-prozesuetan burutu beharreko lan eta atazak bereizi eta horiek ekoizpen-faktore eta, bereziki, langile ezberdinei esleitzeko prozesua da, lan bat burutzeko behar den denbora eta kapitala murriztu eta eraginkortasun handiagoa lortzearren. Kontzeptua nazioarteko harremenetan ere aplikatzen da, herrialde batzuk produktu zenbait ekoizten berezitu egin baitira; kasu horretan lanaren nazioarteko zatiketa deritzo. Lanaren zatiketa sakon aztertu zuen lehenengo ekonomialaria Adam Smith izan zen. Lanaren zatiketa mota zenbait daude: lanaren zatiketa teknikoa, ekoizpen-prozesu bateko atazak langile eta gailu ezberdinen artean banatzen dituena, lanbideak eratuz, besteak beste; lanaren gizarte zatiketa, lanpostuak gizarteko egitura politiko, sozial eta ideologiko nagusiak ezarritakoaren arabera banatzen dituena, besteak beste garbiketa-lanak emakumeei esleituz (lanaren zatiketa sexuala) eta lanaren nazioarteko zatiketa, herrialdeen arteko harreman ekonomikoak ezartzen dituena.
Kanpo estekak
aldatu- Lanaren zatiketa, Gizapedian.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |