Laguntza-zentro bat datuen prozesamendurako zentro bat da (CPD) beste CPD nagusi baten kontrola emergentzia kasuetan hartzeko diseinatuta dagoena.

Motibazioa aldatu

Erakunde handietan, bankuetan edo administrazio publikoetan esaterako, ezin dute informazio galerarik onartu ezta operazioen geldiketa bat hondamendi baten aurrean. Lurrikarak edo suteak bere datuen prozesamendurako erabiltzen duten eraikuntzetan ez dira sarri gertatzen, baina horregatik ez dira ezinezkoak bihurtzen. Arrazoi honengatik, laguntza-zentro bat gaitu ohi da emergentzia kasuan CPD nagusiko operazioak beraganatu ahal izateko.

Laguntza-zentro baten diseinua aldatu

Laguntza-zentro bat edozein CPD bat diseinatzeko erabiltzen diren printzipio berdinekin diseinatzen da, baina hainbat ardura gehiago gehintzen zaio. Hasteko, CPD nagusiaren kokalekua eta laguntza zentroarena zeharo desberdinak izan behar dira arrisku berdinaren eragina biek batera jaso ez dezaten. Arruntena CPD nagusitik 20 eta 40 kilometroen arteko distantzia jartzea da. Distantzia hori mugatu egiten da zentroen arteko telekomunikazioa beharrezkoa gertatzen delako. Bigarrengoz, laguntza-zentroaren ekipamendu elektroniko eta informatikoa guztiz bateragarria izan beharko da CPD nagusian dagoenarekin. Honek ez du esan nahi ekipamenduak erabat berdinak izan behar direnik. Normalean, CPD nagusiaren prozesu guztiak ez dira zertan kritikoak izan beharrik, horregatik ez da egongo ekipamendua bikoizteko arrazoirik. Beste aldetik, emergentzia kasuetan zerbitzu maila txikiagoa behar da. Ondorioz, posiblea da potentzia gutxiagoko hardwarea erabiltzea. Laguntza-zentro baten ontzia bere ekipamenduaren arabera, izen hauek jaso dezake:

  • Gela txuria, CPD nagusiko ekipamenduaren guztiz berdina denean.
  • Back-up gela, ekipamendua antzekoa denean baina ez guztiz berdina.

Jarraitzeko, softwarearen ekipamendua CPD nagusian dagoenaren berdina izan beharko da. Honek programen bertsioak eta CPD nagusian ustiatzen dauden aplikazio korporatiboak berdinak izatea ekartzen du. Bestela, operazioaren jarraitasuna ezin izango zen zeharo bermatu. Azkenik, CPD originalak gordetzen dituen datuen kopia bat edukitzea ezin bestekoa da. Hau da laguntza-zentroen arazo nagusia, jarraian azalduko den bezala.

Datuen sinkronismoa aldatu

Arazo honentzako bi politika edo hurbiltze existitzen dira:

  • Datuen kopia sinkronoa. Beste edozein operazioekin jarraitu aurretik, CPD nagusian idatzirik dagoen datu guztiak laguntza-zentroan ere idatzirik geldituko dela ziurtatzen da.
  • Datuen kopia asinkronoa. Ez da ziurtatzen CPD nagusian idatzirik dauden datu guztiak laguntza-zentroan idatziko direla, horregatik denboraren desfase bat gerta daiteke bata eta bestearen artean.

Kopia asinkronoa lineatik kanpo edo off-line burutu daiteke. Kasu honetan, laguntza -zentroa azkenengo segurtasun kopia erabiltzen du. Honek hurrengo pare bat orduetan (gutxienez) egindako eragiketen datuen galera ekar dezake eta arruntena pare bat egun galtzea izaten da. Aukera hau kritikoegiak ez diren negozietan bideragarria da, non negozioaren jarraipena datuen galera baino garrantzitsuagoa den, supermerkatu kateetan edo negozio txikietan, esate baterako. Hala ere, bankuak bezalako negozietan bideraezina da, transakzio ekonomiko bakar baten galera pentsaezina delako. Gainontzeko kasuetan, kopiaren politika biltegiratze korporatiboaren azpiegituraren gainean atseden hartu ohi du. Normalean, SAN sareak erabiltzen dira eta esandako politikak inplementatzeko gai diren diskoen kabinak. Bai kopia asinkronoentzako baita sinkronoentzako ere, bi zentroen arteko biltegiratze sare baten hedatzea komeni da. Hau da, CPD-aren eta laguntza-zentroaren arteko telekomunikazio lotura bat. Kopia asinkronoaren kasua baldin bada nahitaezkoa da esandako lotura latentzia gutxikoa izatea. Zuntz optikoaren lotura erabiltzearen arrazoi nagusia, bien arteko distantzia maximoa hamarreko kilometroetara mugatzen duena. Laguntza-zentroetan datuen kopia egingarria izateko bi teknologia existitzen dira:

Kopia sinkronoa bankuak bezalako negozioetan oinarrizkoak dira, non ez den posible transakzio bakar baten galera. Kopia asinkronoa kasu gehienetan bideragarria da, izan ere, kopiaren denboraren desfasea minutu gutxi batzuetan mugatzen da.

Kontingentzia plana aldatu

Laguntza-zentro bat bakarrik ez da kontingentzia garrantzitsu bati aurre egiteko gai izango. Kontingentzia plan korporatibo bat eduki beharko da. Plan hau hiru azpiplanez osatua dago hiru momentu kritikoetan hartu behar diren neurri tekniko, gizatiar eta antolakuntzarenak esaten digutenak:

  • Laguntza plana. Eraso bat gertatu aurretik beharrezkoak izango diren eragiketak begiratzen ditu. Oinarrian, prebentzio neurrien mantentze-lana eta probak dira.
  • Emengentzia plana. Eraso bat gertatzen ari den bitartean beharrezkoak diren eragiketak begiratzen ditu.
  • Berreskuratze plana. Eraso bat gertatu eta gero beharrezkoak diren eragiketak begiratzen ditu. Oinarrian, operazio normalera itzultzeko egin beharrekoa adierazten du.

Laguntza-zentroa ez da kontigentzia plana aurrera eramateko modu bakarra, outsourcingarekin ere antzeko zerbitzuak bidera daitezke.

Kanpo estekak aldatu