Ladder diagrama
Ladder lengoaia irudi bidezko programazio lengoaia bat da. Jatorriz, industriako prozesu-kontroletan eta fabrikazioan erabiltzen ziren errele-koadroak diseinatzeko eta dokumentatzeko erabiltzen ziren. Errele-koadroko gailu bakoitza ikur batez iruditzen zen ladder diagraman, haien arteko konexioak erakutsiz. Gainera, koadroko kanpoko elementuak (adib. ponpak, berogailuak, etab.) ere ladder diagraman irudikatzen ziren.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/83/Ladder_diagram.png/250px-Ladder_diagram.png)
Urteek aurrera egin ahala ladderra programazio lengoaia bihurtu zen, programa bat errele-logikako gailuak diagrama grafiko batekin irudikatzen duena. Horren erakusgarri da industriako kontrol-aplikazioetko kontrolagailu logiko programagarriak (PLCak) programatzeko lengoaietako bat izatea. Lengoaiaren izenak eskailera esan nahi du ingelesez programek eskailera-itxura dutelako. Izan ere, hauek bi errei bertikal (zutabeak) eta horien artean kokatutako lerro horizontalak (mailak) dituzte. Hasieran lengoaia kontrolagailuaren arabera aldatzen zen; gaur egun, ordea, IEC 61131-3 estandarraren baitan estandarizatuta dago.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |