Lactifluus brunneoviolascens
Lactifluus brunneoviolascens Russulaceae familiako onddo espezie bat da.
Lactifluus brunneoviolascens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactifluus |
Espeziea | Lactifluus brunneoviolascens Verbeken, 2012 |
Sinonimoa: Lactarius brunneoviolascens.
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, iletsu samarra ertzerantz, igurtziarekin arre kolorea hartzen du.
Orriak: krema kolorekoa tindu arrosarekin.
Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta cm 1 inguruko lodierakoa, zuria
Haragia: Zuria, latexa, aireak ukitzean minutu gutxiren barruan more-arrexka kolorekoa bihurtzen da. Lactarius volemus-aren antzeko usaina du. Fe erreaktiboarekin berde kolorea hartzen du.[1]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean eta urtaro lehorretan. Hostozabal zuhaitzen azpian, leku beroetan. Oso urria.
Banaketa eremua
aldatuFlorida, Frantzia, Espainia, Italia.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 96 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Lactifluus brunneoviolascens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.