Lactifluus brunneoviolascens

Lactarius brunneoviolascens» orritik birbideratua)

Lactifluus brunneoviolascens Russulaceae familiako onddo espezie bat da.

Lactifluus brunneoviolascens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactifluus
Espeziea Lactifluus brunneoviolascens
Verbeken, 2012

Sinonimoa: Lactarius brunneoviolascens.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, iletsu samarra ertzerantz, igurtziarekin arre kolorea hartzen du.

Orriak: krema kolorekoa tindu arrosarekin.

Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta cm 1 inguruko lodierakoa, zuria

Haragia: Zuria, latexa, aireak ukitzean minutu gutxiren barruan more-arrexka kolorekoa bihurtzen da. Lactarius volemus-aren antzeko usaina du. Fe erreaktiboarekin berde kolorea hartzen du.[1]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean eta urtaro lehorretan. Hostozabal zuhaitzen azpian, leku beroetan. Oso urria.

Banaketa eremua aldatu

Florida, Frantzia, Espainia, Italia.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 96 or. ISBN 84-282-0865-4..
  2. Lactifluus brunneoviolascens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu