Laburtzapena, hitz edo sintagma bat era laburtuan adierazten duen forma da. Erakundeekiko harremanetan, askotan aurki daitezke forma hauek, hitz edo sintagma ezagunak laburtzeko. Gizarteak adostutako konbentzioak dira. Sortu berritan, modu garatuan erabili ohi dira, baina, hedatu ahala, laburtuta ere bai, identifikatzeko errazak egiten direnak.

Laburtzapenek familia handia osatzen dute, eta barruan lau mota bereizten diraː siglak, ikurrak, laburdurak eta inizialak.

Siglak Aldatu

Sigla hitz multzo bat da. Sigla bat osatzeko, erakunde, elkarte edo besteren baten hasierako hizkiak hartu behar dira. Adibidez, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia), EB (Europar Batsuna), AEB (Amerikako Estatu Batuak).

Ikurrak Aldatu

Nazioarteko balioa duten zientzia eta teknikako unitateak dira, munduko txanponak, estatuak eta abar adierazteko erabiltzen dira. Adibidez, Ag (Zilarra), m/s (metro segunduko)

Laburdurak Aldatu

Hizkuntza bateko hitz arruntak laburtuta emateko modua dira. Hizkuntza batetik bestera aldatzen dira. Adibidez, zuz. (Zuzendaria), etab. (eta abar), eus (euskara).

Inizialak Aldatu

Norbaiten izen-abizenetako lehen letrak dira. Adibidez, J.M. Barandiaran (Jose Migel Barandiaran), J.K. Rowling (Joanne Rowling).

Ikus, gainera Aldatu

Kanpo estekak Aldatu