La petite Marie

La petite Marie (euskaraz, Marie ttikia) 1972an Sylvain Saulnier izengoitiaz ezkutatu zen idazleak plazaratutako eleberri erotikoa da. Urteen poderioz Jean-Claude Brisville (1922-2014) izan zela ezagutu zen. Eleberria triangelu baten gainean eraiki zen: bikote bat eta hamabi urteko neskatxa, guztiaren behatzailea.

Marie ttikia
Datuak
Argitaratze-data1990
GeneroaEleberri erotikoa
Jatorrizko izenburuaLa petite Marie
Herrialdea Frantzia
BildumaErdal literatura erotikoa
Orrialdeak98
ISBN84-7529-856-7
Euskaraz
IzenburuaMarie ttikia
ItzultzaileaInazio Mujika Iraola

ArgumentuaAldatu

Maitasun eleberria da. Bikote bat, geometriaz interesaturik dagoen gizon bat eta modetako kronista bestea, ezagutzen dira eta harreman sutsuari ekiten diote. Baina poliki-poliki errutinan erori egiten dira eta pasioa berpizteko zerbait kitzigarria beharko dute. Eleberria landetxe batean, udako lau egunetan gertatzen da. Bikoteak jolas erotiko berriak asmatzen ditu eta guztietan Marieren testigantza xaloa izango dute.[1]

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu