La bamba Mexikoko abesti tradizional oso ezaguna da. Jatorri ezezaguna du. Son jarocho estilokoa, Veracruz estatuko ereserki ez ofiziala da.

La bamba
Ritchie Valensen, Los Lobosen, Trini Lopez (en) Itzuli, Los Machucambos (en) Itzuli, Dusty Springfielden eta Mono blanco (en) Itzuli type of dance (en) Itzuli eta lan/konposizio musikala
EgileaRitchie Valens, Los Lobos, Trini Lopez (en) Itzuli, Los Machucambos (en) Itzuli, Dusty Springfield eta Mono blanco (en) Itzuli
Argitaratze-data1983
Jatorrizko herrialdeaMexiko
Ezaugarriak
Genero artistikoapop rock, folk musika, dantza folklorikoa eta son jarocho (en) Itzuli
Hizkuntzagaztelania
DiskoetxeaDel-Fi eta RCA Records
Deskribapena
Honen parte daRitchie Valens (en) Itzuli
HitzakRitchie Valens eta jabetza publiko
BideoaYouTube eta YouTube

Bertsio komertzialik zabalduena Ritchie Valensek egin zuen, 1958an.[1] Arrakasta lortu du mundu mailan, eta 1987an Los Lobos taldearen bertsioa Billboard Hot 100 sarietan lehen postua lortu zuen espainierazko lehen abestia izan zen, Ritchie Valensen bizitza kontatzen zuen La Bamba filmeko abesti nagusia izan baitzen.

HitzakAldatu

La bamban kantatzen diren bertsoak oso gai zabalekoak dira: emakumeei abesten zaie, harreman sentimentalak oro har, edota jarochoen (veracruztarren) bizitzan gertatzen diren egoera barregarriei. Ia bertsio guztietan agertzen diren esaldiak dauden arren, abestiaren egiturak berak aldaera pertsonalak sartzera gonbidatzen du, bat-bateko bertsoak barne. Honako hauek daude ia bertsio guztietan:

"Para bailar la bamba
Para bailar la bamba
Se necesita una poca de gracia
Una poca de gracia y otra cosita
Ay arriba y arriba, ay arriba y arriba
y arriba iré, yo no soy marinero
Yo no soy marinero. Soy capitán.
Soy capitán. Soy capitán.
Bamba, bamba
Bamba, bamba
Bamba, bamba."

ErreferentziakAldatu

  1. «Charts & Awards». Allmusic. (Ingelesez)

Kanpo estekakAldatu