"La Seine", euskaraz "Sena ibaia", Vanessa Paradis eta Matthieu Chedid bikoteak abestutako abestia da. Lana 2011ko ekainaren 27an plazaratu zen eta arrakasta handia izan zuen. Abestia Matthieu Chedidek idatzi eta konposatu zuen Un monstre à Paris filmarako. Vanessa Paradisen 29. single diskoa izan zen.

La Seine (abestia)
Vanessa Paradisen eta Matthieu Chediden singlea eta kanta
Egilea(k)Vanessa Paradis eta Matthieu Chedid
Argitaratze-data2011
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoapop musika
Hizkuntzafrantsesa
DiskoetxeaBarclay eta Universal Music Group
Deskribapena
Honen parte daA Monster in Paris (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaMatthieu Chedid
BideoaYouTube
Vanessa Paradisen eta Matthieu Chediden kronologia
Il y a (en) Itzuli La Seine (abestia)

Bideoklipa aldatu

Abestiaren bideoklipa Bibo Bergeronek egin zuen eta 2012ko Victoires de la musique sarietan bideoklip onenaren saria eskuratu zuen.[1]

Bertsioak aldatu

Abestiak bertsio batzuk ezagutu ditu:

Abesti homonimoa aldatu

"La Seine" izenburua Flavien Monodek (hitzak) eta Guy Lafargek (musika) osaturiko abesti baten izenburua izan zen lehenik, Renée Lamyk sortua eta Pathé zigiluak 78 rpm disko batean banatua. 1948an Deauville Abesti saria irabazi zuen. Lina Margy, Joséphine Baker, Jacqueline François, Maurice Chevalier[3] eta Colette Renardek ere abestu dute.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu