Kurentovanje
Kurentovanje Eslovenia guztiko inauteri ezagunenak dira. Ptuj hiri historikoan eta inguruko herrixketan ospatzen da eta urtero 100.000 bisitari inguru hartzen ditu.
Historia
aldatu1960ko otsailaren 27an ospatu zen lehen aldiz. Maskara desfile tradizional bat antolatu zuten, aurrean lantzariak eta ondoren nekazariak, hartza, iratxoak, oilarrak eta azkenik Kurentiak zihoazela. Arrakasta handia izan zuen eta 1962an inguruko herrietako pertsonaia gehiago sartu zituzten.
1994an programazioa handitu eta bi egun baino gehiagoko jaialdia antolatu zen. 1999tik aurrera Inauterietako printzea aukeratzen da azaroaren 11an, San Martin egunean.
Gaur egun hamaika egun hartzen ditu eta ekintza ugari izaten dira. Desfile nagusia larunbatean egiten dute, baina haurren desfilea eta inauterien lurperatzea ere jarduera garrantzitsuak izaten dira.
Kurentiak
aldatuHamar egun irauten duen jaialdia da eta aintzinako eslaviarren erritu paganoak ditu oinarrian. Inauterietako pertsonaia nagusiak Kurentiak edo Korentak dira, Euskal Herriko zanpantzarren antzeko pertsonaiak, eta etxez etxe ibiltzen dira beren zintzarriekin izpiritu gaiztoak uxatzeko asmotan. Ptuj inguruko Haloze eta Lancova herrixxketan adarrak dituzte.
External links
aldatu- (Ingelesez)(Eslovenieraz)(Alemanez) Kurentovanje.net
- (Ingelesez)(Eslovenieraz) www.slovenia.si