Krodoberto I.a Toursekoa
Krodoberto I.a (baita Krotberto, Radoberto eta Roberto I.a; ? - 695), merovingiar errefendarioa eta Tourseko apezpikua izan zen (Krotberto gisa, 660-695). Kariberto Haspengaukoaren eta bere emazte Wulfgurden semea izan zen. Krodoberto, Erleberto eta Aldeberto anaiak robertotar leinuaren sortzaileak dira, kapetar dinastiaren aurrekaria, Europako errege-etxe askoren oinarrian dagoena.
Krodoberto I.a Toursekoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
656 - 663 ← Landry of Paris (en)
| |||||
Bizitza | |||||
Herrialdea | Frankoen Erresuma | ||||
Heriotza | 695 (egutegi gregorianoa) | ||||
Familia | |||||
Aita | Kariberto Hesbayekoa | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bere lehen okupazioa Dagoberto I.aren errefendarioa izan zen. Dagoberto Merovingiar leinuaren baitan botere erreala izan zuen azken erregea izan zen. Klovis II.aren errefendarioa ere izan zen. Burgunduako Jauregiko Nagusi izan zen 642-662 tartean eta baliteke Neustriakoa ere izatea Ebroinoren bi tarteen artean. Parisko apezpiku izan zela aipatzen da, baina ez dago ebidentzia handirik honen alde.
Ondorengotza
aldatuGlismoda Bavariakoarekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten[1]:
- Lanberto I.a Hesbayekoa
- Angadrisma santua, Ansberto Rouengoarekin ezkondua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «MEROVINGIAN NOBILITY» fmg.ac (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).