Kristobal I.a Danimarkakoa
Kristobal I.a (danieraz: Christoffer I) (1219 – Ribe, 1259ko maiatzaren 29a) Danimarkako erregea izan zen 1252tik hil zen arte.
Kristobal I.a Danimarkakoa | |||
---|---|---|---|
1252 - 1259 ← Abel Danimarkakoa - Erik V.a Danimarkakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ribe, 1219 | ||
Herrialdea | Danimarka | ||
Heriotza | Ribe, 1259ko maiatzaren 29a (39/40 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ribeko katedrala | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Familia | |||
Aita | Valdemar II.a Danimarkakoa | ||
Ama | Berengela Portugalgoa | ||
Ezkontidea(k) | Margaret Sambiria (en) (1248 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | House of Estridsen (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Lantokia(k) | Danimarka |
Valdemar II.a Danimarkakoa eta Berengela Portugalgoaren semea izan zen, eta Abel Danimarkakoa eta Erik IV.a Danimarkakoaren anaia izan zen. 1252ko udan Abel hil ondoren, errege izendatu zuten, eta urte horretako Eguberri egunean koroatu zuten Lundeko katedraleanean.
Kanpaina bat antolatu zuen Erik kanonizatzeko eta Abeli hilketaren errua egozteko, horrela bere anaien semeak tronurako oinordekotzatik kanpo utzi ahal izateko.
Erregealdi gehiena etsai askoren aurka borrokan eman zuen, horien artean Abel semeak eta Jacob Erlandsen Lundeko artzapezpikua. Nekazarien matxinadak ere izan ziren. 1256an Norvegiako eta Suediako erregeekin adiskidetu zen. Margarita Sambiriarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen, horien artean Erik V.a Danimarkakoa.