Kristian Erregearen uhartea
Kristian Erregearen uhartea (ingelesez: King Christian Island) Kanadako uharte artikoetako bat da, Sverdrup uharteen zati dena, uhartedi hau, aldi berean, Elizabeth Erreginaren uharteak (Queen Elizabeth Islands) izeneko uhartediaren zati delarik, Nunavut lurraldearen administraziopean dagoena, Kanada iparraldean. Ozeano Artikoan dago, Ellef Ringnes uhartearen hego-mendebaldeko kostaldetik 13,5 kilometrora dago, bi hauek Daniar itsasarteak banatzen dituelarik.
Kristian Erregearen uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 165 m |
Mota | uharte |
Luzera | 39 km |
Zabalera | 26 km |
Azalera | 645 km² |
Eponimoa | Kristian IX.a Danimarkakoa |
Geografia | |
Koordenatuak | 77°48′N 101°40′W / 77.8°N 101.67°W |
Honen parte da | Sverdrup uharteak |
Estatu burujabe | Kanada |
Territory of Canada | Nunavut |
Ur-gorputza | Ozeano Artikoa |
Leku geografikoa | Sverdrup uharteak |
Uharteak 645 kilometro karratuko hedadura du.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |