Kristau filosofia kristauek burututako edo kristautasunaren doktrinen barruan dagoen filosofiari deritzo. Filosofia hau zientzia eta fedea adiskidetzeko sortu zen.[erreferentzia behar]

Zientzia eta fedea adiskidetzeko lehen pausuak eman zuena Agustin Hiponakoa izan zen. Patristikoek kristau doktrina azaldu nahi zuten, zientzialariak eta filosofoak erakarri, haren doktrina hoberena izateko.

Etika kristauan zoriontasuna Jainkoaren aurrean duinak izatean datza eta, horrela, betiereko bizitza merezi izatean. Hori lege naturalaren aginduak betez lortzen da. Ordezkari esanguratsuenetakoa Tomas Akinokoa filosofo eskolastikoa da (XIII. mendea). Hari zor zaio «naturaren legea» kontzeptua. Lege hori da gizakiei, Jainkoaren irudira eta antzera sortutako izaki arrazional eta askeei, dagokien betiereko legearen atala (Jainkoak lege horren bidez arautzen du kreazio osoa). Gizakiak berez du naturaren legeari jarraitzeko joera. Legearen oinarrizko agindua ongia egitea eta gaizkia ekiditea da. Funtsezko agindu horren ondoren datoz ongia edukiz janzten duten bigarren mailako beste hiru hauek:

  • Bizitza kontserbatzeko agindua. Ona da bizitza kontserbatzen duena, eta txarra, bizitza eteten duena. Joera naturala da, eta izaki bizidun guztiekin partekatzen dugu.
  • Ugaltzeko eta espeziea zaintzeko agindua. Joera hori ere animaliekin partekatzen dugu.
  • Egia bilatzeko agindua' Batez ere, egia gorena, Jainkoak ordezkatzen duen hori, bilatzea. Joera hori gizakiena da soilik.

Gorputzak jainkozko garra du, Espiritu Santuaren tenplua baita, eta, hil ostean, arimarekin batera piztuko da. Jainkoa bera egin zen gizon, gizakien bizimoduan parte hartzeko, eta arima platonikoaren kontrako bidea egin du; izan ere, mundu honetara lotzen duen gorputzetik askatzeko nahiak baldintzatzen du arima platonikoaren existentzia.

Historia aldatu

Tiago Adão Lara-k kristau filosofia hiru ataletan banatzen du:[1]

  • Filosofia goiztiarra: patristika (II. eta VII. mende artean).
  • Erdi Aroko filosofia: eskolastika (IX. eta XIII. mendea artean).
  • Filosofia pre-modernoa (XIV. eta XV. mendeak).

Erreferentziak aldatu

  1. (Portugesez) Lara, Tiago Adão. (1999). Curso de história da filosofia: A filosofia nos tempos e contratempos da cristandade ocidental. Vozes.

Kanpo estekak aldatu