Ireki menu nagusia

Kristal-sistema trikliniko

Kristal-sarearen jatorrizko forman oinarri erronbikoko paralelepipedoa duen kristal-sistema. Ez du simetria-planorik, ez eta ardatzik ere. Paralelepipedo honen hiru ardatzen tamainak eta ebakidura-angeluak ezberdinak dira
Sistema kristalino triklinikoa

Sistema triklinikoa kristalografian mineralak kristaliza daitezkeen zazpi egituretako bat da. Har bitez kristala osatzen duen zelda unitate bakoitzaren hiru ardatzak (a, b eta c) eta euren arteko angeluak (α, β, γ). Sistema triklinikoan parametro hauek guztiak ezberdinak dira euren artean eta angelu guztiak gainera 90ºren ezberdinak dira.

Sistema triklinikoan, beraz:

* a ≠ b ≠ c
* α ≠ β ≠ γ ≠ 90º

Simetria minimo posibleak dituen taldea da.

Ikus, gaineraAldatu