Kriptodibisak gaur eta bihar


Kriptodibisak gero eta protagonismo handiagoa irabazten dute eguneroko albisteetan, telesailetan edota irratietan. Hori dela eta, kriptodibisak zer diren eta zer oinarri duten azalduko da.

"Kriptomonedak kriptografian oinarritutako aldaketa elektronikotzat hartzen dira"[1]. Aldiz, Bitcoinaren fundatzailearen hitzetan: "Nahiz eta sistemak ondo funtzionatzen duen transakzio gehienetan, konfiantzan oinarritutako ereduaren berezko akatsak izaten jarraitzen du. Transakzio guztiz itzulezinak ez dira benetan posible, finantza-erakundeek ezin baitute borrokak saihestu"[2]. Makroproiektu honen helburuak deszentralizazioa eta segurtasuna dira. Gobernuek moneta sistemaren kontrola galdu dezakete eta ondorioz, ekonomiaren hedapen edo krisi garaiak kontrolatzeko erraminta oso boteretsua galdu ere[3].

Finantza tradizionalen etorkizuna asko aldatu da 2010 eta 2020ko hamarkada bitartean eta kriptodibisa berrien agerpenak kolokan jar dezake finantza sistema. Kontratu inteligenteek (smart contract) erraztasun handia ematen dute mundu globalean proiektu berriak martxan jartzeko, trabak murriztuz eta sistema efizienteagoak sortuz.

Kriptodibisa berrien sorkuntza aldatu

Kriptodibisek protagonismo handiagoa izan dute azkenaldian eta horrek moneta berrien sorkuntza ekarri du. Hasiera batean Bitcoina bakarrik  zegoen eta hura da, gaur egun ere, kriptodibisarik ezagunena. Aldiz, urteak aurrera egitean, bigarren eta hirugarren belaunaldiak etorri ziren, gaur egungo egoerara heldu arte, non 7.000 kriptodibisa baino gehiago existitzen diren[4].

Bitcoinen sorkuntza 2008an izan zen baina ez zuen hedapen handirik izan hasiera batean. Hori dela eta, zenbait urte behar izan ziren bigarren belaunaldia garatzeko. 2015ean konkretuki Ethereum izendatutako kriptodibisa berri bat merkaturatu zen. Dibisa honek desberdintasun nabaria du Bitcoinekin, izan ere, sortutako sarean gaur egun milaka dibisa baitaude. Hau da, Ethereumek sistema bat eraiki du barnean proiektu berriak sortzeko aukerarekin eta honek duen sistema sinpleago egiteko, transakzio kostuak murriztuz eta kontratu inteligenteak (smart contract) prozesatzeko sistemak efizienteagoak bihurtuz[5].

Honen ostean, Cardano dibisa sortu zen. 2017 merkaturatu zen eta bere merkatu balioa hasiera batean 600 milioikoa izan zen. Dibisa honek hirugarren belaunaldiaren sorkuntza ekarri zuen eta bere merkatu balioa 2018an 10 mila milioi baino gehiagokoa izan zen. Jada urte horietan kriptodiruen ospea handiagoa zen eta horrek eman zion Cardanori 2021era arte merkatu balioari dagokionez hirugarren dibisarik garrantzitsuena izateko posibilitatea[4].

Shitcoinak aldatu

Merkatu honek aurrera jarraitu ahala eta, jada esan den moduan, gaur egun 7.000 dibisa baino gehiago merkatuan daudela,Shitcoin moduan izendatzen diren kriptodibisak sortzen joan dira.

Dibisa horiek normalean ez dute proiekturik izaten bere hasieran, Dogecoinen kasua da hori adibidez. Lehenengo Memecoina izan zen baina hainbesteko ospea hartu zuen, ezen azkenean proiektu batean bihurtu zela. Merkatu balioari dagokionez, lehenengo hamarren artean sartuta egon da eta 30 mila milioi baino gehiagoko balioa izan du (ikusi web orrian egoera eguneratua[1])

Baina dibisa hau ez da bakarra izan, 2021eko urrian Shiba Inu izeneko proiektu batek eztanda oso handia eman zuen eta merkatu balioari dagokionez, lehenengo hogeiren artean sartu zen, 10 mila milioi baino gehiagoko balioa izanik. Shibak proiektu asko ditu bizkarrean baina, hasiera batean ere Memecoin bat besterik ez zen izan[6].

Azkenik, 2021eko azaroan Memecoinak igoera nabaria izan dute eta geroz eta gehiago argitaratu dira, Floki, Luffy, Kishu, Chopper eta bestelako dibisak adibidez. Merkatuaren hazkundeak eta kriptodibisen ospeak gero eta proiektu gehiago argitaratzea ekarri du.

Deadcoinak aldatu

Argi da proiektu guztiak ez direla beti ondo joaten eta kriptodibisen munduan ez da beste modu batean izango. Jada aipatu diren Memecoinak eta bestelako zenbait dibisek, hasiera batean itxura ona bazuten ere, porrot egin dute merkaturatu eta denbora batera.

Hauek dira adibidez 1coin edota 1credit proiektuen kasua. Dibisa hauen Twitter kontuek ez dute argitalpenik egiten eta merkatuan ez dute ia mugimendurik. Oso jende gutxik parte hartu du proiektu hauetan eta hori dela eta, beren asmatzaileek ere alde batera utzi behar izan dute (kontsultatu web orrian dibisen egoera eta zergatia[2]).

ICO (Dibisen Hasierako Eskaintza) aldatu

Kriptodibisen merkatuan oso ohikoa den jarduera bat da ICO bat egitea. ICOk, ingelesez Initial Coin Offert esan nahi du, hau da, Dibisen Hasiera Eskaintza. Beraz, dibisa bat merkatuan sartu baino lehen proiektua sortu duen enpresak eskaintza pribatu bat egiten du dibisa hori merkaturatuko den prezio merkeagoan. Modu horretan, enpresa horrek finantzazioa izango du proiektuan aurrerapauso gehiago emateko eta merkaturatzeko orduan dibisa hori indartsuagoa izateko[7].

Normalean ICO hauek argitaratu egiten direnean, informazio nahiko pobrea ematen da proiektuari buruz eta honek denboran zehar izango duen eboluzioari buruz. Baina egia da ere, pobretasun horrek ez duela influentzia gehiegirik ICOaren arrakastan, izan ere, ICOen arrakasta % 81ean kokatuta baitago[8].

Argi da, horrek konfiantza handia ematen diela proiektu horietan sartzen diren jendeari. Aitzitik, errentagarritasunaren ikuspuntutik ez dira ICO guztiak hain errentagarriak. Espainiako kasu bat hartzen baldin bada, Bit2me kasua, enpresa honek 2021eko irailean egin zuen salmenta pribatua eta azaroan merkaturatu zen dibisa. Salmenta pribatuaren prezioa 0,015 eurokoa izan zen eta merkatuan sartu eta aste bat baino gutxiago pasa ondoren, dibisaren balioa 0,25 eurokoa izan zen (merkatu egoera eguneratua ikusi [3]).

Kriptodibisen influentzia ekonomian aldatu

Kriptomerkatuaren hazkundea oso handia izan da azkenaldian eta horrek eragin izan du burtsa tradizionalean eta, azken finean ekonomia arruntean. Produktu berrien sorkuntzak, adibidez Bitcoinen ETFak, eta herrialdeek martxan jarritako proiektuek, adibidez El Salvadorren kasuak, argi uzten dute kriptodibisak etorkizuna dutela.

El Salvadorren kasua aldatu

Espainiako Bankuak 2021eko azaroan artikulua bat publikatu zuen El Salvadorreko kasuari buruz, oraindik ere ondorio handirik atera ezinik, martxan jarritako politikak oso denbora gutxi baitu[9]. El Salvador lehen herrialdea izan da Bitcoin moneta ofizial gisa jartzen, finantzaren inklusioa bermatzeko eta kostuak murrizteko nahiaz[10].

Kriptokomunitatearen ikuspuntutik oso berri ona da, lehenengo pausua izan baitaiteke herrialdeek kriptomerkatua kontuan hartzen hasteko eta beste zenbait proiektu martxan jartzeko. Bestalde, Nazioarteko Diru Funtsaren (FMI bere siglak ingelesez) ikuspuntutik ez da idea hain ona, izan ere, inflazioan eta ganbio-tasetan eragin oso nabaria izan dezake eta ezegonkortasun handia sor dezake ekonomian ere. 

Bitcoinen ETFak aldatu

2021eko azaroan Bitcoinen inguruan albiste asko egon ziren, ETFak merkatuan sartu baitziren. ETFak, ingelesez Exchange Traded Fund deituak, kotizazio funtsak dira. Funts mota horiek burtsa tradizionalean kotizatzen dute eta inbertitzaile handiek bertan sartzeko aukera ematen die, hau da, Bitcoin burtsa tradizionalean sartzeko aukera martxan jartzen da[11].

Funts horietan Bitcoin da aktibo printzipala baina beste kriptodibisa batzuk edota beste zenbait aktibo mota sar daitezke[8]. Lehenengo ETFa 2021ko otsailean argitaratu zen eta bi egunetan 428,1 milioi dolar erosi ziren aktiboetan[11]. Esan bezala urte horretako azaroan beste bost ETF argitaratu ziren eta arrakasta handia izan zuten.

Kripto merkatua etorkizunean aldatu

Kriptomerkatuak gero eta ospe handiagoa du eta ekonomia tradizionalean sartzeko ahalmen handiagoa du. El Salvadorren kasua lehenengo urrats bat baldin bada ere, dagoeneko badaude proiektu asko martxan finantza transakzio kostuak murrizten dituztenak, ordaintzeko orduan erraztasun handiagoak ematen dituztenak eta bestelakoak[10].

Bi gertakari daudeesaten dutenak Bitcoin ordainketa metodo gisa onartuko dutela. Bata McDonaldsen ingurukoa da, eta enpresa handiek jada beraien proiektuen barruan dute kriptomerkatua (ikusi aldibteak [4][5]).

Horrez gain, grafikoa (dokumentuko bigarren irudia) kontuan izanik, argi dago kriptodibisek izan duten hazkundea azken bost urteetan izugarria izan dela eta jada egonkortasun handiagoa dagoela merkatuan. Bi inbertsore mota daude kripto munduaren inguruan. Lehenengoak, denbora luzera aktibo gisa mantentzen dutenak, hau da, ia mugimendurik sortzen ez dituztenak eta Bitcoinean inbertitzen dutenak dira. Eta besteak, beren zorroa dibertsifikatu egiten dutenak trade eginez eta denbora luzerako oso kantitate gutxi uzten dutenak dira[12].

Lehenengoek egonkortasuna ematen diote merkatuari, espekulazioa murriztuz eta merkaturenganako konfiantza handituz. 

Ondorioak aldatu

Kriptodibisen mundua ez da etorkizuna bakarrik , jada oraina da. Erraztasun handiak ekar ditzake finantza munduan, bestez ere finantzak oso garatuak ez dauden herrialdeetan, eta globalizazio prozesua bizkortu dezake. Deszentralizazioak eta gobernuen ezintasunak gizartean ere aldaketa sakonak ekar ditzake.

Azkenik, eragozpen handienak sor ditzakeen gaia zelan kriptodibisak legeztatu da. Espekulazioak merkatuan eta erregulazio faltak ekarri du ETFak sortzea, izan ere, ETFak zentralizatuak daude eta lege baten barruan sartu behar dira. Baina argi dago, ETFak ez dutela ezer balio bizkarrean duten aktiboek ezer balio ez badute; beraz, ezinbestekoa da aurrerapausoak egitea kriptodibisen inguruko legeak sortzen eta erregulazioa burutzen.

Erreferentziak aldatu

  1. Diez Ochoa, M.. (2019). Monedas alternativas: Criptodivisas y monedas sociales. .
  2. Nakamoto, S.. (2008). Bitcoin: A Peer-to-Peer Electronic Cash System. .
  3. C. Marshal, W.. (2019). La cuarta revolución industrial y criptodivisas. .
  4. a b Wolfgang, J.. (2021). PROYECTO CARDANO, TERCERA GENERACIÓN DE CRIPTOMONEDAS (Un estudio del token Cardano, volumen, rentabilidad y volatilidad en los mercados). .
  5. Mut-Puigserver, M.. (2021). Implementacion de un Protocolo Confidencial y Multiparte para Entregas Certificadas sobre la Blockchain Ethereum. .
  6. SHIBA Inu y Dogecoin: las más buscadas en Google en EE.UU. Estrategias de Inversión.
  7. Benedetti, H.. (2021). Digital Tulips? Returns to investors in initial coin offerings. Journal of Corporate Finance.
  8. a b Adhami, Saman. (2018). Why do businesses go crypto? An empirical analysis of initial coin offerings. Journal of Economics and Business, 64-75 or..
  9. Espainiako Bankua. .
  10. a b Gorjón, Sergio. (2021). Artículos Analíticos: Boletín Económico. Banco de España.
  11. a b Mehrotra, Anupam. (2021). Bitcoin ETF´s and Blockchain - Regullatory Challenges and the Way Forward. .
  12. Ferko, Alex. (2021). Who Trades Bitcoin Futures and Why?. .