Korion
Koriona[1] giza enbrioia estali eta inguratzen duen kanpo-mintza da, karenaren sorreran parte hartzen duena. Amniosarekiko zentrokidea da, eta gainerako mintz fetalekin gertatzen den bezala hark estali eta inguratzen du. Bilo korionikoak korionetik ateratzen dira, endometrioa inbadituz, eta amaren eta fetuaren arteko mantenugaien elkartrukea ahalbidetzen dute. Bi geruza bereizten dira korionean: kanpokoa bata, ektodermo primitiboak osatua, eta barrukoa bestea, amniosarekin kontaktuan dagoen mesodermo somatikoak osatua.[2] Ektodermo primitiboa edo trofoblastoa, zitotrofoblasto edo Langhansen geruza izeneko barne zelula, kubiko edo prismatikoez osatuta dago, eta, era berean, zitoplasma jarraitu batekin, sintzitiotrofoblasto deiturikoa.
Korion | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
TE | E5.11.3.1.1.0.3 |
Terminologia anatomikoa |
Intsektuetan arrautza-oskolaren estalki gogortua da.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
- ↑ Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |