Koreako gune desmilitarizatua

Koreako gune desmilitarizatua (Hangul한반도 비무장 지대; Hanja韓半島非武裝地帶; RRHanbando Bimujang jidae) informalki 38. paraleloka izenez ezaguna, Iparraldeko 38. paraleloak zeharkatzen baitu, Koreako penintsula gutxi gorabehera bitan banatu eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoa (Ipar Korea) eta Koreako Errepublikaren (Hego Korea) arteko muga ezartzen duen gunea da. 1953an, Koreako Gerraren amaieran, ezarri zuten, 4 kilometro zabal eta 238 kilometro luze ditu.

Koreako gune desmilitarizatua
Motagune desmilitarizatu
Geografia
Map
Koordenatuak38°19′N 127°12′E / 38.32°N 127.2°E / 38.32; 127.2
Estatu burujabe Hego Korea

Ironikoki, gune "desmilitarizatua" izendapena duen arren, mundu osoko gune militarizatuetako bat da, bi herrialdeen artean hamarkada luzez bizi den harreman txar eta tentsio ikaragarriaren lekuko zuzena baita.

Bereziki bi herrialdeen arteko babesgune militarra izateko diseinatua izan zen, etsaitasunezko izaera du eta bertan ia zibilik ez da bizi. 1970ean espioitza burutzeko asmoz eraiki ziren hiru tunel topatu ziren, eta handik hogei urtera laugarren bat topatu zen, denak ere, Ipar Koreako militarrek eraikiak. Gune osoa gau eta egunez argiztatua dago, Ipar Koreako Kaesong eta Kosong, eta Hego Koreako Munson eta Sokcho hirietako burdinbideen eremua izan ezik. Gune desmilitarizatuaren erdigunean Panmunjom udalerria dago, Koreako Gerrari amaiera eman zion armistizioa sinatu zen lekua.

Panmunjon akordioan bi aldeek adostutakoaren arabera, gune desmilitarizatuaren hegoaldea AEBek kudeatzen dute, iparraldea berriz Ipar Koreak.

Etsaitasun gune honen bitxikerietako bat flora eta fauna aldetik aniztasun ekologiko handia duela da, gainera duela hamarkadetatik gunea despopulatua izateak mesedea egin dio.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu