Kontzilio

Kontzilio ekumeniko» orritik birbideratua)

Kontzilioa (latinez concilium, "kontseilua"), sinodoa (grezieraz σύνοδος, synodos, "batzarra") edo elizbatzarra kristau-elizgizon eta beste erlijio-ordezkariren batzarra da, doktrinari buruz eztabaidatu eta erabakiak hartzeko biltzen dena.

Bost kontzilio mota daude, bi kategoria nagusitan banatuak:

  • Kontzilio ekumenikoak edo orokorrak: Elizaren apezpiku guztiek parte hartzen duten biltzarra
  • Kontzilio partikularrak: apezpiku batzuk baizik parte hartzen ez dutenak. Hauek lau motakoak izan daitezke:
    • Nazio kontzilioak edo osokoak: estatu/nazio bateko apezpikuek osatua
    • Eskualdeko kontzilioak (hauek ere osokoak): eskualde eklesiastiko bateko probintzietako apezpikuek osatua
    • Probintziako kontzilioak: probintzia eklesiastiko bateko apezpikuek osatua, metropolitar apezpiku batek deitua
    • Elizbarrutiko sinodoa: apezpiku batek deitua

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.