Kontxako badiaren istripua (1957)

1957ko istripua

Kontxako badiaren istripua 1957ko udan, abuztuaren 19ko arratsean gertatu zen. Franco Azor yatean Kontxako Badian nabigatzen ari zela, Santa Klara uhartetik kaira zihoan txalupa baten kontra talka egin zuen. Santa Klara uhartean eguna pasa zuten bisitariak kairarako bidea egiten ari ziren, eta Azor yateko tripulazioa arrantzatik bueltan zihoan Getariara. Kolpeak txalupa bitan puskatu zuen eta berehala hondoratu zen. Bost pertsona hil ziren istripuan. Urtetan albistea ezkutatu egin zen.[1]

Kontxako badiaren istripua
Motaship accident (en) Itzuli
Data1957ko abuztuaren 19a
KokalekuKontxako badia
Pertsona hilak5
Bizirik irten direnen kopurua23

HildakoakAldatu

Diktadorearen itsasontzitik salbamendu-jakak bota zituzten arren, ez zen inor laguntzera hurbildu. Igeri egiten moldatzen zirenek itsasontzira igotzea lortu zuten, baina beste bost itota hil ziren: Jose Ramon Rubial (9 urte), Manuela Rozado (20 urte), Benito Amiano (38 urte), Jose de Miguel (30 urte) eta Maria Andrea Dolores (26 urte).[2]

Ezkutatutako gertaeraAldatu

Frankistak gertatutakoa ezkutatzen ahalegindu ziren. Donostiako Udalak La Voz de España egunkarian eskela bat besterik ez zuen jarri, hau abuztuaren 21ean. Artzain Onaren katedralean hildakoen omenezko hileta egin zen. Elizara, ordea, hiru gorpu besterik ez zituzten eraman, Benito Amiano eta Jose de Miguel Martinezen gorpuak urpean egon baitziren lau egunez.

Francoren agindupeko hedabideek berria lerro gutxitan eman zuten. Gainera datu batzuk ezkutatu zituzten. Esaterako, Franco yatean ez zegoela esan zen eta bertako tripulatzaileak istripu aurrean heroi moduan azaldu zituzten. Biak datu faltsuak ziren zeren eta diktadorea babesteko itsasontzitik atera baitzuten azkar-azkar, Aietera eramateko.[3]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu