Kontxa, gauez

Kontxa, gauez (gaztelaniaz: La Concha, nocturno) 1906an Dario de Regoyosen margolan ezaguna da. Margolari asturiarrak beti Donostiarekiko sentimendu berezia izan zuen eta hiria behin baino gehiagotan haren lanen protagonista izan zen. 1906an eta 1907an Regoyos Donostian bizi izan zen, Trueba kalearen 8an. Gaueko paisaiak, bestetik, margolariaren oso gustuko lanak ziren. Margolan honetan pertsona batzuk hitz egiten ari dira. Atzean Santa Klara uhartea eta Igeldo mendia ikus daitezke. Uhartearen aurrean itsasontzi baten argiak ikus daitezke.

Kontxa, gauez
La Concha, nocturno
La Concha, nocturno.jpg
Jatorria
Sortzailea Darío Regoyos
Sorrera-urtea 1906
Jatorrizko izenburua La Concha, nocturno
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 65 zentimetro
Altuera 54 zentimetro
Egile-eskubideak jabetza publiko
Kokapena
Lekua [[Carmen Thyssen Museum (en) ]]
Bilduma Carmen Thyssen Museum (en) Itzuli
Inbentarioa CTB.1996.54

Argi-ilunak oso lortuta daude lan honetan. Lehenengo planoan, ezkerrean, zuhaitz baten adarrak ikus daitezke; errekurtso hori ohikoa zen Regoyosen lanetan. Pertsonaiak binaka agertzen dira, era simetrikoaz antolatuta. Margolanak lasaitasuna eta intimitatra adierazten ditu.

Margolanak garaiko Donostiaren gaineko informazioa ematen du.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu