Kontralaster Ekuatoriala
Kontralaster Ekuatoriala (edo Iparraldeko Kontralaster Ekuatoriala) Ozeano Atlantikoan, Indiako ozeanoan eta Ozeano Barean mendebaldetik ekialderantz 5º N inguruko latitudean higitzen den azaleko itsaslaster garrantzitsu bat da.
Ozeano Atlantikoan eta Ozeano Barean, Kontralaster Ekuatoriala Iparraldeko Itsaslaster Ekuatorialaren eta Hegoaldeko Itsaslaster Ekuatorialaren artean higitzen da. Indiako ozeanoan, zirkulazioa montzoien eraginpean dago.
El Niño fenomenoa gertatzen den urteetan, Kontralaster Ekuatoriala indartu egiten da Ozeano Barean.