Kontraioia (batzuetan, gegenion, alemanezko terminologiari men eginez) kontrako karga duen ioia laguntzen duen ioiari esaten zaio espezie kimikoaren elektroneutrotasuna bermatzen duena. Adibidez, katioi-polimerizazioan hazten ari den katioi polimerikoak espezie anioniko bat izaten du beti aldean katearen neutrotasun elektrikoa bermatzeko. Horrela izan ezean polimerizazioak ez luke aurrera egingo[1].

Erreferentziak aldatu

  1. Iruiin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekularra. Udako Euskal Unibertsitatea, 200 or. ISBN 84-86967-01-5..

Kanpo estekak aldatu