Kontabilitate-ekuazio

Kontabilitatean, kontabilitate-ekuazioak enpresa bateko aktiboa eta pasiboa lotzen dituen funtsezko berdinketa-erlazio bat da. Honela adieraz daiteke labur:

Aktiboa = Pasiboa + Ondare garbia

Ondare garbian enpresako bazkideen ekarpenak biltzen dira.

Adibidez, pertsona batek 800 euroko ordenagailu bat erosi zuen. 500 euro bere aurrezkietatik hartu ditu; beste 300 euroak bere familiari eskatu dizkio:

Aktiboa (ordenagailua, 300) = Pasiboa (familiarekiko zorra, 300) + Ondare garbia (aurrezkiak, 500)

Pasiboak edo kanpo finantza iturriek eta ondare garbiak, kapitalak edo berezko finantza iturriek enpresako ondarea edo aktiboa osatzeko erabiltzen direla ezartzen du ekuazioak eta kontabilitate-sistema bikoitzaren oinarria dela esan daiteke.

Denboran zehar burutzen diren egitate ekonomiko orotan ere betetzen da berdintza: aktiboaren gehikuntza edo murriztapen oro, pasiboaren gehikuntza edo murriztapena ekarriko du norabide berean eta zenbateko berberaz. Adibidez:

Egitate
zenbakia
Aktiboa Pasiboa Kapitala Azalpena
1 + 6.000 + 2.000 Enpresako bazkideen ekarpenez, makina bat erosten da.
2 - 2.000 - 2.000 Diruz, zor bat kitatzen da.
3 0 Makina bat saldu eta eskudirutan kobratu: aktibo barneko mugimendua da.

Kanpo estekak aldatu