Komunikazioa erraztuaren teknika komunikatzeko arazoak dituzten pertsonekin erabilitako metodologia bat da, non erabiltzaile gaigabetua idazteko tresna baten aurrean (ordenadore, komunikagailu, idazteko makina, etab.) kokatu eta berarekin dagoen laguntzaile edo terapeutak eta gaigabetuaren esku eta beso mugimenduak tresnan zehar jarraitu eta laguntzen dituen. Teknika hau 1977tik Rosemary Crossleyk, Australiako San Nikolas Ospitalean irakaslea, garatu du, esperientzia zenbaiten bitartez, bai garun-paralisiaren afektatuekin baita ere autismoak eragindako pertsonekin. Teknika honen bitartez lortutako arrakasta handiena Birger Sellin alemanarrena izan da, zalantzarik gabe. Birgerrek, teknika hori baliatuz, bi liburu idatzi ditu. Dena dela, espezialisten kritika zorrotzak izan ditu teknika honek. Hainbat adituk bere balioa zalantzan jarri eta teknika zientifiko moduan ukatu dute.

Kanpo estekak aldatu