Kolunbograma (ingelesa: pigeongram) uso mezulari batek garraiatutako mezua da. Antzinatik, garraio-mota hori ohikoa izan zen premiazko mezuak transmititzeko, batez ere gerra batean zabaldutako tropei. XIX. mendean erabili zen gehien helburu zibiletarako, baita posta-mota horretarako zigilu bereziak eman ere. Bigarren Mundu Gerratik aurrera, desagertu egin zen helburu zibiletarako, komunikabide modernoen ondorioz. Gaur egun, unitate militar jakin batzuek baino ez dute erabiltzen, eta gerra-kasuan, beste komunikazio-modu guztiak itxita daudenean.

Great Barrier Pigeongram Agencyk "Uso bidezko postarako" emandako zigilua.

1897an, Zeelanda Berrian The Great Barrier Pigeongram Service ezarri zen, Auckland eta Hesi Handia uhartearen arteko kolunbogramak garraiatzeko, 100 km-ko distantziara, eta 1898tik aurrera zigilu bereziak emititu ziren.

Kanpo estekak

aldatu