Kolinahr (ko-li-naar ahoskatua) emozien arrasto guztiak ezabatzeko erabiltzen den vulkaniar errituala da. Hala, burua emozioetatik aske mantentzea ahalbidetzen duen diziplinari ere baderitzo. Haurtzaroan Kahs-wanerako entrenamendu zorrotz baten ondoren, vulkaniar heldu bat logika hutserako bere azken bidaia egiteko prest dago. Honen iraupena 2 eta 6 urte artekoa (edo gehiago) izan daiteke.

T'Klass izan zen lehen maisuetako bat, Surak ere ezaguna den arren. Momifikatutako bere hondakinak T'Karath Santutegiko katakunbetan daude, horien kokapen zehatza adierazten ez den arren.

Spock jaunak bere kolinahr prozesu errituala 2269 aldean Izarretako Flotatik erretiratu zenean hasi zuen. 2273an Spockek kolinahrraren erritual guztiak bete zituen azkena izan ezik, eta betetzeari uko egin zion espaziotik seinale telepatiko bat jaso ondoren (benetan V'Ger delakotik zetorrena eta emozio indartsuak sentiarazten zizkiona).

Tuvokek Pon farra jasan zuen bere erritualaren seigarren urtean, hau behar baino lehenago utziz, eta, adostasun baten ondoren, bere emaztea izango zenarekin ezkonduz.

Tuvok eta T'Pelen alaba zen Asil kolinharrera iritsi zenean, bere aitaren laguna zen Kathryn Janeway aurrean zegoen.

Kanpo estekak aldatu