Knismolagnia, baita ere kilima erotikoak edo kilimen fetitxismoa, ingelesez "tickling", kilimak agertzen diren edozein aktibitate erotikoa definitzeko hitza da. Parte hartzaileek kitzikatzetik jasotzen dute plazer sexuala. Askotan BDSMrekin lotuta dago.[1] Jolas bat izan daiteke baita ere.

Terminologia

aldatu

Praktika hau ez da zehatz-mehatz sexu-fetitxismoa. Parafilia gisa sailkatzeko pertsona kitzikatzeko ezinbestekoa izan behar da plazerra izateko. Beste kontzeptu gertua akarofilia da, hau da, plazerra sentitzea kilimak jasotzeagatik nahiz eta horrek sexu-kitzikapenik ez sortu.

Knismolagnia plazer sexuala gisa ezagutzen den arrasto zaharrena Hatshepsut erregin egiptoarrarren kasuan aurki dezakegu; erreginak eunukoei oin biluzitean kilimak egiteko agintzen zien.[2]

Larruazalaren eta masokismoaren arteko harremana Sigmund Freud-ek aurkeztu zuen Teoria sexualari buruzko hiru saiakerak liburuan non Freudek larruazala zona erogeno batekin asimilatzen zuen.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. https://masalladelplacer.com/fetichismo-de-cosquillas/
  2. P. H. Benamou, "Erotic and sadomasochistic foot and shoe", Médecine et Chirurgie du Pied, 22. liburuki, 2.zk. / 2006ko ekaina.
  3. Joseph G. Kepecs and Milton Robin, Studies on Itching: I. Contributions Toward an Understanding of the Physiology of Masochism, Psychosom Med, 17.libuurki, Issue 2, 87-95, 1955eko martxoaren 1. [1]

Kanpo estekak

aldatu