Klangforum Wien
Klangforum Wien (euskaraz: «Soinuen foroa») Austriako ganbera orkestra ospetsua da. Haien egoitza Vienan dago, Konzerthaus aretoan. Haien espezialitate nagusia musika klasiko garaikidea da eta espezialitate horretan Austriako talde aintzindaria da.[1]
Klangforum Wien | |
---|---|
Datuak | |
Mota | orkestra |
Herrialdea | Austria |
Historia | |
Sorrera | 1985 |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
HistoriaAldatu
Beat Furrer musikagileak 1985ean sortu zuen. Taldeak ez du zuzendari ofizialik eta zuzendariarik gabe elkarrekin jotzen duten musikari bakarlari talde baten gisa aurkezten dira. Azken urtetan, dena dela, Sylvain Cambreling zuzendari frantziarrak zuzendari gonbidatu gisa lan egin du orkestrarekin. Taldeak Grazeko Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean Musika Garaikidearen Interpretazio Praktikaren Katedra koordinatzen du. Kairos Music zigiluarekin grabatzen dute.[2]
ErrepertorioaAldatu
Tradizionalki egungo musikagile alemaniarren eta austriarren lanak interpretatu dituzte, besteak beste, Helmut Lachenmann, Wolfgang Rihm, Friedrich Cerha eta Hans Zender.
EmanaldiakAldatu
Orkestrak Konzerthausen badu bere urteroko zikloa. Hortik aparte Europako musika-jaialdi ospetsuetan hartzen du parte: Wien Modern, Wiener Festwochen, Donaueschingen jaialdia, e.a.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Alemanez):Orkestraren webgune ofiziala.