Klabe (musika)
Klabea soinuen izena zehazten duen zeinu edo ikurra da. Haren funtzioa musikaren altuera edo tonua adieraztea da, pentagramak ezin baitu hartu bere baitan musikan, kantuan zein tresnetan eman daitezkeen nota guztien eremua. Pentagraman musika noten aurrean ezartzen da. Musikaren historian aldaketa asko eman izan da klabeen idazkeran eta erabileran.

1. Sol klabea bigarrenean
2. Do klabea hirugarrenean
3. Do klabea laugarrenean
4. Fa klabea laugarrenean
Zazpi eta gehiago ere badira, transposizioak eta beste kontuan hartuta, baina gaur egun gehien erabiltzen direnak hiru hauek dira:
- sol klabea
- do klabea
- fa kablea