Kintampo ur-jauziak
Kintampo ur-jauziak (ingelesez: Kintampo waterfalls) Ghana erdialdean dagoen ur-jauzi multzo bat da. Izena ematen dion Kintampo hiritik 4 kilometrora aurkitzen dira. Kumasi–Tamale errepidearen alboan badaude ere landaretza artean ezkutaturik daude.
Kintampo ur-jauziak | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
Koordenatuak | 8°05′23″N 1°41′51″W / 8.089653°N 1.697389°W |
Kokapena | Kintampo (en) |
Estatu burujabe | Ghana |
Former Region of Ghana | Brong-Ahafo Region |
District of Ghana | Kintampo North Municipal Assembly |
Giza kokaleku | Kintampo |
Historia
aldatuK.a. 2500 eta K.a. 1400 urteen artean ingurunea populatua egon zela erakusten dute egin diren indusketa arkeologikoek.[1]
Ur-jauziak XVIII. mendean aurkitu ziren eta Sanders Falls izena izan zuten 1960. urtean Ghanak independentzia lortu zuen artean. 1992. urtean turismogune izendatu zue Gobernuak.[2]
Deskribapena
aldatuEskailera baten antzera hainbat maila ditu erorketak. Hiru jauzi handi dira nabarmenak eta jauzietan handienak 25 metrotako altuera hartzen du[1]. Pumpum ibaiak guztira 70 metrotako erorketa du.[2] Pumpum ibaiak Mouhoun (Voñta Beltza) ibaian isurtzen ditu urak.
Gertaera
aldatu2017ko martxoaren 20an ekaitzak zuhaitz handi bat bota zuen jendartera. 28 pertsona hil ziren eta poliziak beste 22 erreskatatu zituen[3]. Gertaera horren ondoren Gobernuak ur-jauziak itxi zituen eta 2019an ireki zituenerako ibilbide eseki bat eraiki zuen inguruan.[2]
Iruditegia
aldatu-
Jauzi handiena, 25 metroko altuera duena.
-
Goitikako ikuspegia.
-
Zubi esekia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Kintampo waterfall Ghana» www.ghana.photographers-resource.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Discovering the majestic beauty of Kintampo Waterfalls» GhanaRemembers (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
- ↑ (Ingelesez) «Ghana waterfall: Many dead in Kintampo freak tree accident» BBC News 2017-03-19 (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).