Kimera (abeslaria)

hegokorear kantaria

Kim Hong-Hee, artistikoki Kimera izenez ezaguna (Daegu, Hego Korea, 1954ko urtarrilaren 10a) hegokorear 'popera' kantaria da, berak sortutako estilo propioa popa eta opera bat eginda. SimIa dinastiakoa da.[1] Bere karrera musikala Europan hasi zen, eta Frantzian eta Espainian ezaguna da. 1985. urtean kaleratutako lehen album musikala The Lost Opera du izenburu.[2][3][4] Nazioartean ezaguna egin zen, bost urteko Mélodie Nakachian alaba bahitu zutenean.[5]

Kimera (abeslaria)

Bizitza
JaiotzaDaegu1954ko urtarrilaren 10a (70 urte)
Herrialdea Hego Korea
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) Itzuli
Sungshin Women's University (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
frantsesa
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta opera abeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: 68d4c443-7ffa-4a29-9316-f78e4ec2951f Songkick: 401367 Discogs: 653095 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Kim Hong-Hee du benetako izena. Kimeraren familiak Sorbonara ikastera joaten utzi zioten, atzerritar batekin ez ezkontzeko baldintzarekin. Parisen ikasten ari zela libanoar Raymond Nakachian negozio-bidaia batean zegoela ezagutu zuen. Ezkutuan ezkondu ziren. Ameriketako Estatu Batuetako Las Vegasen jaio zen 1982ko urtarrilaren 4an euren lehen alba, Mélodie Nakachiam (1987.01.04).

Esteponan

aldatu

Familia Espainiako Costa del Solen kokatu zen. Villa Mélodie izeneko luxuzko etxe bat erosi zuten Esteponako New Atalaya urbanizazioan eta garaiko Marbellako jet set taldean integratu ziren. 1987ko azaroaren 9an, Mélodie eskolara bidean zegoen Raymond Nakachian (aitaren izen bereko seme nagusia) semeak gidatutako auto batean. Nakachianek bere lehen emaztearekin, Deborah Kallenbachen emaztearekin eta bien alabarekin izandako lau seme-alaben lehen semea zen. Furgoneta batek autoa geldiarazi eta indarrez bahitu zuten Mélodie.[6]

Bizitza pertsonala

aldatu

Parisen ikasten ari zela ezagutu zuen negozio-bidaia batean zegoen libanoar Raymond Nakachian. Ezkutuan ezkondu ziren, gurasoek kanpora ikasten joaten utzi zioten, atzerritar batekin ez ezkontzeko baldintzarekin. Raymond 2014ko ekainaren 16an hil zen, 82 urte zituela, gaixotasun bat diagnostikatu eta hilabete gutxira.[7] [8]

Senar-emazteek 1982an Mélodie Nakachian[9] izeneko alaba izan zuten eta 1984an Amir semea. Melodie Nakachian Las Vegasen (AEB) jaio zen 1982ko urtarrilaren 4an, eta 1987ko azaroaren 9an familia kokatuta zegoen herrian, Esteponan (Espainia), bahitu zuten hainbat egunez.[10][5]

Diskografia

aldatu
  • The Lost Opera (1984, Kimera).
  • Operathèque "The Lost Opera " CD bikoitza (1984, Meloam publishing)
  • Operatique: The Lost Opera (1985, Ariola)
  • Opera Express (1985)
  • Marching Forever (1986)
  • Madre (1988, Meloam Publishing)
  • Kimera Sings Christmas (1990, Kimera)
  • Femme Sauvage (1990, Meloam Publishing)
  • Classic All Star (1993)
  • With Love, Caruso (2008, Meloam Publishing)

Bideografia

aldatu
  • 1987: Kimera kontzertuan - Lost Opera Express - Kontzertuaren bideoa Seulen.

Aintzatespenak

aldatu
  • 2008an, Koreako 2008ko Zinemaldian, Ultramarko Koreako Fundazioak borondate oneko enbaxadore hautatu zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. José A. Frías. Cuatro encapuchados secuestran en Estepona a la hija de la cantante coreana Kimera. .
  2. (Ingelesez) Archives, L. A. Times. (1987-11-21). «Kidnaper's Lost Wallet Led Spain Police to Girl» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  3. (Ingelesez) Delaney, Paul; Times, Special To the New York. (1987-11-21). «Raid by Police Frees Kidnapped Girl, 5, in Spain» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  4. (Koreeraz) Daily, The Chosun. (2024-02-27). «Kimera: a Blast from the Past» The Chosun Daily (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  5. a b Gabriela Cañas. (7 de agosto de 2017). ”Papá, si no pagas estoy muerta”. .
  6. (Gaztelaniaz) Cañas, Gabriela. (2017-08-07). «“Papá, si no pagas, estoy muerta”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  7. «DDOS-GUARD» asow.co.in (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  8. (Gaztelaniaz) «Fallece Raymond Nakachian, el padre de Melodie» ELMUNDO 2014-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  9. José C. Villanueva / Asunción Serena. Marbella, famosos en apuros. .
  10. Héctor Barbotta. (21 de junio de 2014). Nakachian, esplendor y ocaso. .

Kanpo estekak

aldatu