Ki-Adi Mundi Cerean espezieko Jedi bat da, Cerea planetan jatorria duena. Bere buru luzanga eta kono formakoagatik bereizten da. Jedi zalduna zen Nabooko guduaren garaian, eta, hala ere, Jedi Kontseilu Nagusira iritsi zen, ordenako kide bezala bere ausardia handia erakutsiz. Nabarmendu beharra dago Ki-Adi Mundi Yoda maisuaren padawan ikaslea izan zela, Dooku Kondea bezala.

Ki Adi Mundi
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
HeriotzaMygeeto
HiltzaileaBaccara komandantea eta clone trooper (en) Itzuli
Sexuagizonezkoa
Bestelakoak
IrakasleakYoda eta An'ya Kuro (en) Itzuli
IkasleakAurra Sing, Darth Vader, Darth Krayt (en) Itzuli eta Tarr Seirr (en) Itzuli

Nabooko gudua gertatu eta urteen buruan, Tatooine planetara bidalia izan zen hamarkadetan zehar galdua egon zen Sharad Hett Jedi maisuaren berragerpena ikertzeko. Geonosisen borrokatu zuen eta Obi-Wan Kenobiri laguntzera joan ziren berrehunetatik biziraun zuen gutxietako bat izan zen.

Handik denbora batera Jedi talde bat gidatu zuen Hypori planetarantz, non Grievous jenerala Errepublika Galaktikoaren armada suntsitzen ari zen. Berarekin batera zihoazen Jedi zaldun eta maisu gehienen porrotarekin, Grievousek erraz hil baitzituen, berak bakarrik jarraitu behar izan zuen Grievousen aurkako borroka, kolore berdeko argi sable bat erabiliz (azken unean Grievousek oinarekin eutsi baitzuen bere argi sablea, honek, indarra erabiliz bere eskura erakartzen zuenean, ARC Troopersen komando bat erreskatatzera etorri zen arte, Grievous ihesean jarriz. Borroka honetatik leher egina eta minduta irten zen kolperen batzuekin Shaak-Ti eta Aayla Securarekin batera (Grievousek astindu handia eman ziena).

Zoritxarrez, Mygeeto planetan, klon soldaduen bere tropak eurak (Baccara komandanteak zuzenduak, behin 66 Agindua aktibatu ondoren, euren jenerala tirokatzeko prestatu ziren, alabaina, honek zer gertatuko zen bazekien arren, bere tropa propioek bere aurka su egin zuten, tiroren batzuk saihestea lortuz, baina tiro horiek jarraikakoak zirenez (Jedien puntu ahul bakarra), gupida eta errukirik gabe hil zuten bere soldadu propioek.

Bera izan zen ezkonduta egotea baimendu zitzaion Jedi bakarra, bere arrazak emaztea eta seme-alabak izatera behartzen baitzuen.

Bidaiak aldatu

Honakoak dira Ki-Adi Mundi misioak betetzera joan behar izan duen planetak:

Kanpo estekak aldatu