Khi-karratu banaketa
Estatistika inferentzialean oso erabiltzen den probabilitate-banaketa, doikuntzaren esangura-testetan edo independentzia-testetan, esaterako. Gamma banaketaren kasu berezia da, eta hau du forma: [FORMULA]
- Artikulu hau probabilitate-banaketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Khi-karratu».
Khi-karratu banaketa banaketa normalaren araberako n zorizko aldagaiek hartzen dituzten balio karratuen baturaren banaketa da. n balio osoa khi-karratu banaketaren parametro bakarra da eta askatasun-graduen kopurua da. Bere definizioaren arabera, balio positiboak solik hartzen ditu. Populazio bateko bariantzari buruzko hipotesi-froga eta konfiantza-tarteetan eta doikuntzaren egokitasunerako khi-karratu frogan erabiltzen da. Kontingentzia-taula bateko independentzia-frogan ere erabiltzen da.

Bere adierazpen analitikoaren zailtasuna dela eta, khi-karratu banaketako probabilitateen kalkulua konplexua da. Horregatik, taularatuta dauden balioak erabiltzen dira.