Keia (musika taldea)

Oñatiko musika taldea

Keia Oñatin 2021ean sortutako rock musika taldea da, Ane Arruti zarauztarrak gidatzen duena[1].

Keia
Datuak
JatorriaOñati (Gipuzkoa)
Musika motarock
Urteak2021-
Taldekideak
Ane Arruti
Iker Martinez de Zuazo
Iñigo Ibarrondo
Egoitz Olalde

Ibilbidea aldatu

Ane Arruti zarauztarra bakarlari gisa ibili izan da eta 2021eko apirilean Iker Martinez de Zuazo oñatiarrarekin elkarlanean hasi zen. 2021 amaierarako Sharon Stoner taldeko Iñigo Ibarrondo eta Egoitz Olalde gehitu zitzaizkien eta abestiak grabatzen hasi ziren. 2022an atera zuten aurreneko disko hori, hamar abesti dituena. Zortzi abestiren hitzak Ane Arrutik eginak dira. Diskoaren aurkezpena Oñatiko gaztetxean egin zuten eta bigarren kontzertua Zarautzen[2].

Diskografia aldatu

  • Erregaia (2022, autoekoizpena)[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Keia taldea» Oñatiko Udala (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  2. «Keia taldeak ‘Erregaia’ estreinako diskoa argitaratuko du gaur - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  3. «Erregaia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).

Kanpo estekak aldatu