Ke-deflektoreak lurrun-makina zuten lokomotorren alboetan jartzen ziren horma modukoak ziren, ke-kutxa inguratuz. Euren helburua kea gorantz altxatzea da, abiadura handituz, gidariak ikusmen hobea izan dezan.

Ke-deflektoreak, trenaren aurreko aldean.

Hasiera batean ohikoak ez baziren ere, lokomotorren teknologia hobetu ahala trenetako kea gero eta geldoago ateratzen zen, sistema hobeak baitzituzten. Kylchap ihes-hodia edo Giesl eiektorearen asmakuntzak efizientzia handiagoa eman zien lokomotorrei, baina kea azkarrago ateratzeko beharra sortu zen. Deflektoreek airea gorantz mugiarazten dute, kearen abiadura azkartuz atera ondoren.

Kanpo estekak

aldatu