Kaudimen-ratioak etorkizuneko betebehar eta ordainketei aurre egiteko beharrezko aktiboa neurtzen du. Aseguru enpresa bateko kaudimen-ratioak, berak jasaten dituen arrisku guztien kapitalaren tamaina izango du.

Kaudimen-ratioa horrela finkatuta egon ohi da:

Kaudimen-ratioa, aseguratzaileak xurgatu ezin dituen arriskuei aurre egiteko neurri bat da. Bestalde, jaulkipen primaren zenbatekoa, asegurututako zenbateko osoa baino neurri hobea da, primen maila erreklamazioen arabera lotuta dagoelako.

Herrialde ezberdinek metodologia ezberdinak erabiltzen dituzte kaudimen-ratioa kalkulatzeko eta baldintza ezberdinak dituzte. Indiako aseguruetan esate baterako, 1.5-eko proportzioa mantendu behar dute, gutxienez.

Pentsio-planetarako, kaudimen-ratioa pentsio-planeko aktiboen eta pasiboen arteko erlazioa da, hau da, ordaindu beharreko pentsioak. Pentsioak ordaintzeko beste neurri bat kotizazio-ratiora jotzea izango litzateke, pentsio-kostuak neurtuko litukeena, pentsio-planak lanean jarraituko balu.

Kaudimen-ratioan, pentsio-planak neurtzeko arau zorrotzak erabiltzen dira; plana berehala itxiko dela suposatzea adibidez, beraz, pentsioen erantzukizuna beste alde batetara bideratzeko, errenta-erosketak egin behar izaten dira. Hau oso garestia denez, normalean kaudimen-ratioa kotizazio-ratioa baino baxuagoa izaten da.

Kalkulua aldatu

Finanatzetan, kaudimen-ratioak sozietateko kutxa-fluxua neurtzen du, bere pasiboekin alderatuz.

 

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu