Katodoluminiszentzia

Katodoluminiszentzia fenomeno optiko eta elektromagnetiko bat da, zeinetan luminiszentea den material baten aurka elektroiek talka egiten dutenean, igortzen diren fotoiek espektro ikusgaiaren uhin-luzera duten.

Geologian, mineralogian, materialen zientzian eta erdieroaleen ingeniaritzan elektroien irakurketa egiten duen mikroskopioari katodoluminiszentziako detektagailu bat atxikituz gero, erdieroaleen, arroken, zeramiken, kristalen... barneko egituraren azterketa egin daiteke, haien konposizioa, garapena eta kalitateari buruzko informazioa lortzeko.

AplikazioakAldatu

Nahiz eta GAP banda zuzena (balentzia eta  eroaletasun bandan elektroi eta hutsune kopuru berdina, n = p) duten erdieroaleak (GaAs edo GaN) aztertzeko erabiltzen den, zeharkako erdieroaleak aztertzeko ere erabili ohi da, hala nola, silizioaren kasua. Izan ere, dislokatutako silizioaren luminiszentzia silizio intrintsekoaren desberdina da, eta zirkuitu integratuen akatsak detektatzeko erabil daiteke.

 
InGaN[Betiko hautsitako esteka] polikristalaren SEM irudia kolore katodoluminiszentziarekin gainezarrita. Kolore berde eta urdinek kolore erreala adierazten dute eta gorriak UV emisioa.

Mikroskopio elektronikoa katodoluminiszentziako detektagailu batekin elkartzean molekularen (InGaN) handipen handia ematen den bitartean, katodoluminiszentzia mikroskopioak kolore ikusgaiak ematen ditu. Orain hedatzen ari diren sistemetan saiatzen ari dira mikroskopio optikoa eta elektronikoa batzen informazio gehiago lortzeko.[1]

Duela gutxitik, mikroskopio elektronikoetan burututako katodoluminiszentzia nanopartikula metalikoen azalerako plasmoien erresonantziak analizatzeko erabiltzen hasi da[2]; nanopartikula metalikoetako azalerako plasmoiek argia xurgatzeko eta igortzeko gaitasuna dute, baina prozesua desberdina da erdieroaleekin konparatuta. Modu berdinean, kristal fotoniko dielektriko lauen eta nanoegituradun material fotonikoen egoeren dentsitatearen  (Density Of States, DOS) ikerketan baliatu da.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Reale, A.; Di Carlo, A.; Vinattieri, A.; Colocci, M.; Rossi, F.; Armani, N.; Ferrari, C.; Salviati, G. et al.. (2005-02). «Investigation of the recombination dynamics in low In-content InGaN MQWs by means of cathodoluminescence and photoluminescence excitation» physica status solidi (c) 2 (2): 817–821. doi:10.1002/pssc.200460305. ISSN 1610-1634. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
  2. García de Abajo, F. J.. (2010-02-03). «Optical excitations in electron microscopy» Reviews of Modern Physics 82 (1): 209–275. doi:10.1103/revmodphys.82.209. ISSN 0034-6861. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
  3. Sapienza, R.; Coenen, T.; Renger, J.; Kuttge, M.; van Hulst, N. F.; Polman, A.. (2012-08-19). «Deep-subwavelength imaging of the modal dispersion of light» Nature Materials 11 (9): 781–787. doi:10.1038/nmat3402. ISSN 1476-1122. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).