Kategoria eztabaida:Euskal literatura

Kategoria honetako gehienak euskal herritarrak dira, baina badira frantsesak (Pouvreau, adibidez) edo estatubatuarrak ere (Larry Trask); eta dagoeneko japoniarrik ez bada, aurki izango dugu, segur aski, herrialde hartatik Lazkaoko barnetegira etorri ohi direnak kontuan hartuta.

Ez dakit «Euskal Herriko euskal idazleak» kategoria sortzea merezi duen, hala «Euskal Herriko erdal idazleak» kategoria ezabatu eta sailkatzeko irizpide bakartzat hizkuntza hartu behar ote genukeen. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:30, 24 Maiatza 2010 (UTC)

Oraintxe konturatu naiz probintziaz probintzia sailkatutako idazleak hartuta konpon daitekeela arazoa. Arazorik ez, hortaz. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:37, 24 Maiatza 2010 (UTC)
"Euskal literatura" orrira bueltatu.