Kategoria eztabaida:Euskal Herriko musika taldeak

Zergatik daude bi taldetan banaturik euskal taldeak?? zerbaitengatik da konkretuki edo kasualitatez da??Batera jarri ditzakegu. Zer deritzozue? Aioo. —Lankide:Lurlurlur

Kar, kar, kar. Ez da gauza konkretua ez kasualitatea, kategorian horrela ikusten dela baizik. Agian laguntza orri honetan hobeto azaltzen da baina ahaleginduko naiz nolabait laburtzen.
Zuk esan bezala bi taldetan banatuta daude. Goikoan Azpikategoriak jartzen du izenburutzat eta behekoan "Euskal musika taldeak" kategoriako artikuluak. Goikoak Euskal musika taldeak kategoriaren azpian dauden beste kategoria batzuk dira eta behekoak, ordea, artikuluak. Softwareak bi talde hauetan banatzen ditu, eta horrela badakizu Berri Txarrak (adibidez) lotura jarraitzen baduzu (Euskal musika taldeak kategorian) horren barruan ere beste artikulu multzo bat eta azpikategoria gehiago egongo direla. Eta Brigada Criminal (adibidez) lotura jarraitzen baduzu (Euskal musika taldeak kategorian), zuzenean artikulura zoaz.
Ez ahazstu sinatzea, 10 urte igarota ere jakingo dugu nork galdetu zuen eta nork erantzun. —Barrie(postontzia) 09:39, 21 Urria 2006 (UTC)


Sinatzearena ahaztu egin zait, eta aparte ez nekien. Ta dena ondo azalduta geratu da. eskerrikasko aio Lurlurlur; (postontzia)

"Euskal Herriko musika taldeak" orrira bueltatu.