Katearen erregela edo katearen araua, bi funtzioren konposizioaren deribatua lortzeko formula da. Kalkulu aljebraikoan deribatuen kalkulua egiteko erabilgarria da, funtzio konposatuak daudenean.

Arauaren deskribapena aldatu

Intuitiboki, y aldagaia badugu, eta bigarren u aldagai baten menpe badago (y=f(u)), aldi berean hirugarren aldagai x baten menpe dagoena (u=g(x)); y-ren x-rekiko aldaketa-tasa kalkula daiteke, y-ren u-rekiko aldaketa tasa eta u-ren x-rekiko aldaketa-tasaren biderkadura eginez.

Deskribapen aljebraikoa aldatu

Termino aljebraikoetan, katearen erregeak (aldagai bakarreko funtzioetarako) honakoa adierazten du:   deribagarria baldin bada  aldagaiarekiko eta   funtzioa deribagarria bada  aldagaiarekiko, orduan   funtzio konposatua deribagarria da  aldagaiarekiko. Deribatuaren kalkulua honela egin daiteke:

 

Leibniz notazioa aldatu

Bestela, Leibniz notazioan, katearen araua honela adieraz daiteke:

 

non   adierazpenak dio deribatu hori egitean g funtzioa f-ren araberako aldagai askea balitz bezala aztertzen dela.

Goi ordenako deribatuak aldatu

Faà di Bruno formulek katearen araua goi mailako deribatuetara orokortzen dute. Hauetako batzuk hauek dira:

 
 
 
 

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu