Katarsia emozioen deskarga da. Aristotelesek Poetika liburuan erabili zuen hitz hau, benetako tragediak ikuslearengan sortzen zuen eragina azaltzeko. Aristotelesek zioen tragediaren helburua beldurra eta pena sorraraztea zela eta, aldi berean, sentipen horien katarsirako edo garbiketarako balio zuela. Era horretan, tragediak eragin osasuntsua du irakurlearengan eta ikusleengan.

Psikoanalisian, Freud-ek eta Breuer-ek katarsi kontzeptu klasikoa hartu zuten, eta emozio edo gogorapenak gogoraraztea deskribatzeko erabili zuten. Tratamenduaren parte bat da, pazienteari aukera ematen diona emozio edo gogorapen hori desblokeatzeko eta efektu iraunkorra duena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu