Kapitalizazioko Burtsa Indizea
Kapitalizazioko Burtsa Indizea edo IBC gaztelaniazko siglengatik, Caracaseko Burtsako indize nagusi eta garrantzitsuena da. Bertan, kapitalari eta likideziari dagokionez Venezuelako balore merkatuko 16 konpainiarik handienak daude.
Indize hau 1997ko abuztuak 28tik kalkulatzen da. Indize honetaz gain, Caracaseko burtsan, egunero, Finantza Indizea eta Industria Indizea kalkulatzen dira.