Kapitalaren batez besteko kostu ponderatu

Kapitalaren batez besteko kostu haztatuaren (KBKH) eginbehar nagusia, iturri ezberdinen bidez lortutako finantzaketaren batez besteko kostu bat lortzea da.[1]

KBKH kalkulatzeko finantza-merkatuko informazio objektiboa erabiltzen da. Hala ere, kapitalaren batez besteko kostu haztatua arriskuari egokitutako eguneratze-tasa moduan erabiltzeko bi baldintza batera bete behar dira:

a) Inbertsio-proiektuak ez du enpresaren egitura finantzarioa (arrisku finantzarioa) aldatu behar.

b) Inbertsio-proiektuak ez du enpresaren arrisku ekonomikoa aldatu behar, hau da, inbertsio proiektuaren arrisku erlatiboak zero izan behar du.

KBKH honela kalkulatzen da: 𝑠 = ∑𝑥𝑖 × 𝑘𝑖

Non: xi: i baliabide finantzarioaren proportzioa edo ponderazioa. ki: i baliabide finantzarioaren kostua.

Gehienez, oro har hiru baliabide erabiliko dira: Kapital soziala edo baliabide propioak, jesapena eta epe luzeko mailegua, hau da, epe luzeko izaera duten baliabideak.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Cortés, Sara Barajas. (2013-06-14). «¿Qué uso tiene y cómo se calcula el Costo de Capital Promedio Ponderado? • Forbes México» Forbes México (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  2. Lertxundi, Joana. “SAIZAR CITY” hiriko sagardotegia. (Noiz kontsultatua: 2015/2016).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.