Kanabisa Espainian legez kanpokoa da helburu komertzialetarako, baina despenalizatuta dago norberaren laborantza eta erabilerarako edota salmenta edo merkataritzaz kanpoko helburuetarako.[1][2] Espainiar legediaren hutsuneak erabilita, kanabis klubak teknikoki legala den kolektibo pribatu gisa kanabisa lortzeko eta erabiltzeko modu ezaguna dira.

Milioi marihuana 2005eko martxoa, Madril

Legezkotasuna aldatu

Kanabisaren edozein kantitate saltzea eta inportatzea kartzelarekin zigortu litekeen delitua da. Toki publikoetan kanabisa erostea, edukitzea eta kontsumitzea, isun eta produktuaren konfiskazioarekin zigortutako delitua da. Espazio pribatu batean helduek kontsumitu eta lantzea legala da, azken hori lege hutsunea da eta, beti ere norberaren kontsumorako dela frogatuz[3] . Toki publikoetatik ikusgarri (hau da, balkoietatik ikusgai) dauden kanabis landareak administrazio arau hauste larritzat hartzen dira eta horrek 601 eta 30.000 € arteko isuna dakar. [4] [5] [6] [7]

Espainian kanabisaren legeak autonomia erkidegoen arabera alda daitezke. Adibidez, 2017ko ekainean, Kataluniak kanabisaren laborantza, kontsumoa eta banaketa legeztatu zituen hautatutako kanabis klubetako kideentzat. Klubak irabazi asmorik gabeko erakunde autonomoak izan behar dute eta 18 urtez gorakoei soilik sal diezaieke. Kataluniako kanabis klubak urtean 150 kg cannabis lehor ekoiztera daude mugatuta eta droga turismoa gelditzeko arauak bete behar dituzte. [8]

Rerreferentziak aldatu