Kan ha diskan Bretainako A capellako abesti modalitate bat da. Euskaraz "kantu eta erantzun" bezala itzul daiteke. Gutxienez bi abeslari behar dira tartekatzeko baina gehiago ere izan daitezke. Fest-noz motako jaietan asko abesten da. 2013an Kan ha diskan Frantziako Kultura Ondare Immaterialen Inbentarioan sartu zen.[1]

Yann-Fañch Kemener eta Erik Marchand

Gaiak aldatu

Abestiak beti bretoieraz abesten dira. Batzuk oso zaharrak dira baina beste batzuk, aldiz, berriak. Gai nagusia ezinezko maitasuna da baina baita aipatzem dira ere eguneroko arazoak eta gertaera bereziak. Batzutan oso luzeak dira, hamarnaka bertsoak izanez.

Egitura aldatu

Abesti batek normalean lau atal ditu:

  • deiadarra;
  • tono sinplea edo ton kentañ ;
  • dantza;
  • to diwezhañ, tono bikoitza edo hirukoitza.

Kaner edo kanerez, hau da, liderrak bertsoa botatzen, ondoren beste abeslari azken silabetatik hartuko duena. Tradizioz a cappella abesten da. Mota honetako abestiak fest-noz dantzetan egiten da baina baita ere entzuteko jaialdietan. Batez ere Bretainia erdialdean (Kreiz Breizh) egiten da. Bretainia Garaian eta Bro Gweneden beste barietate bat abesten da: erantzuteko abestia, hau da, bakarlari batek abesten du eta, ondoren, beste batzuek erantzuten diote.[1]

Estiloak aldatu

  • Gavotte estiloa
  • Dañs plinn estiloa
  • Dañs fisel estiloa.

Kan ha diskan abeslariak aldatu

 
Annie Ebrel eta Marcel Guilloux
 
Lors Jouin
  • Armel an Héjer
  • Albert Boloré
  • Riwal Capitaine
  • Anne-Marie Colomer
  • Lommig Donniou
  • Annie Ebrel
  • Louise Ebrel
  • Ifig Flatrès]]
  • Marie-Laurence Fustec et Brigitte Le Corre
  • Goadec ahizpak
  • Eugène Grenel
  • Ronan Gueblez
  • Marcel Guilloux
  • Bastien Gwern
  • Yves Jégo
  • Yann-Fañch Kemener
  • Emmanuel Kerjean
  • Nolùen Le Buhé
  • Alain Le Clère
  • Christophe Le Menn (Krismenn)
  • Manon Le Querler
  • Jean-Yves Le Roux
  • Erik Marchand
  • Eric Menneteau
  • Gael Morin
  • Ar vreudeur Morvan (Morvan Anaiak)
  • Pierre Jean Motreff
  • Kristen Nikolas
  • Denez Prigent
  • Jean-Pierre Quéré eta Guy Quéré anaiak
  • Yann Raoul
  • Christian Rivoalen eta Sylvie Azéline Rivoalen
  • Loeiz Roparz
  • Alan Stivell
  • Louis-Jacques Suignard
  • Jean-Pierre Tallec
  • Iffig Troadec et Nanda Troadec
  • Marthe Vassallo
  • Rasta Bigoud

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kan ha diskan