Kaminoyamako gaztelua

Kaminoyamako gaztelua (japonieraz: 上山城 Kaminoyama-jō?) Japoniako Kaminoyama hirian dagoen gaztelu japoniarra da. Tsukoka-jō (月岡城) izenaz ere ezaguntzen da.

Kaminoyamako gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Yamagata
Japoniako hiriaKaminoyama
Koordenatuak38°09′27″N 140°16′34″E / 38.1575°N 140.2761°E / 38.1575; 140.2761
Map
Historia eta erabilera
Siege of Kaminoyama

Historia aldatu

Muromachi Aroan eraiki zen inguruko lehenengo gaztelua, Tendō leinuak eraiki zuen. Hurrengo urteetan leinuen arteko borrokak izan ziren eta gaur egungo gaztelua 1535ean altxatu zuen Takenaga Yoshidatak, Mogami leinukoak.

Tokugawa shogunerriak Mogamitarrak kanporatu eta Toki leinuari eman zioten agintea. Dena den 1697tik aurrera Matsudaira leinuko Fujii adarrak eskuratu zuen. 1871ean han sistema erortzean Gobernuak erosi zuen gaztelua eta parke bihurtu zuen.

1982an donjon (dorre nagusia) eraiki zen Edo Aroko estiloan turismoa bultzatu asmotan.

Kanpo estekak aldatu