Kallikore (satelitea)
Kallikore (grekoa: Καλλιχόρη), edo Jupiter XLIV, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Scott S. Sheppard |
Data | 2003-03-07 |
Kategoria |
moon of Jupiter (en) ![]() |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Jupiter |
Ardatzerdi handia | 23.111.844 km |
Eszentrikotasuna | 0,2041701 |
Orbita-periodoa | 717,806 egun |
Makurdura orbitala | 164,60535°(ekliptikarekiko) |
Ezaugarri fisikoak | |
Masa | 1,1 ×1013 |
Dentsitatea | 2,6 ×103 |
Albedoa | 0,04 |
Itxurazko magnitudea | 23,7 |
Ezaugarri fisikoakAldatu
Kallichore satelite txikia da, 2 km-ko diametrokoa. Beste ezaugarri asko ez dira ezagunak. Jupiterren beste asteroide batzuena bezalako dentsitatea duela joz gero, haren masa 1,1 ×1013 kg inguru izango da. Jupiter orbitatzen du batez beste 23,111 milioi kilometroko distantziatik, 717,8 eguneko orbitatze-periodoarekin, ekliptikarekiko 164,6º-ko inklinazioarekin, eta 0,2ko eszentrizitatearekin.
OrbitaAldatu
Kallikore satelitea Karme-ren taldekoa da, hau da, Jupiterren inguruan modu erretrogradoan planetatik 22.900.000 eta 24.100.000 km bitarteko distantziatik orbitatzen duten sateliteen taldekoa.
AurkikuntzaAldatu
Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-taldeak, S. Sheppard buru, aurkitu zuen 2003an. Aurkikuntzaren berri 2003ko martxoaren 7an eman zen, Jupiterren beste hiru sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
IzendapenaAldatu
Kallikore satelite-izena mitologia grekoko Kallikore pertsonaian du jatorria; Kallikore ninfetako bat zen, Zeusen alaba.
Hasieran, S/2003 J 11 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren hamaikagarren satelitea zela. Kallikore behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion, Jupiterren beste 9 sateliterekin batera.