Kaldene (grekoa: Χαλδηνή), edo Jupiter XXI, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Kaldene (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaSheppard et. al.
Data2000-11-26
Kategoriamoon of Jupiter (en) Itzuli eta irregular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteJupiter
Ardatzerdi handia22.713.464 km
Eszentrikotasuna0,2916094
Orbita-periodoa699,33 egun
Makurdura orbitala167,07085° (ekliptikarekiko)
Ezaugarri fisikoak
Masa7,5 ×1013
Dentsitatea2,6 ×103
Grabitatea azalean≈0 m/s2
Albedoa0,04
Itxurazko magnitudea22,5

Ezaugarri fisikoak

aldatu

Kaldene satelite txikia da (3,8 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.

Karmeren taldeko satelitea da: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 164° eta 165,5°-ko bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.

Aurkikuntza

aldatu

Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2000ko azaroaren 26an. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste hamar sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.

Izendapena

aldatu

Kaldene satelite-izena mitologia grekoko Kaldene pertsonaian du jatorria; Kaldene Zeusen maitaleetariko bat zen.

Hasieran, S/2000 J 10 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000an lehen aldiz ikusitako Jupiterren hamargarren satelitea zela. Kaldene behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.

Kanpo estekak

aldatu